Datorren urteko otsailaren 8an, Eibarren izango diren euskarazko Pediatria Topaketen berri ematen dizuegu ohar honen bidez. Pediatra zein erizain, gonbidatuak zaudete topaketa hauetara, zuen lanak ezagutzeko irrikitan gaude!!
Ahozko komunikazioak Word formatuan bidaliko dira posta eletronikoz amaia.lopezoreja@osakidetza.eus edota joneamasorrainurrutia@osakidetza.eus helbideetara, horretarako ezarritako epean (2023/01/31).
Gogorarazi nahi dizuegu, komunikazioak EHPE-SVNPren aldizkarian ere argitaratu daitezkeela Topaketen ostean, eta lan hauen aurkezpena AEPap-en Egoiliarrentako Ikastaoran parte hartzeko bekak eskuratzeko puntuaketan ere aintzat hartua izango dela..
Eibarren elkar ikusiko dugulakoan.